
Fracking-a, lurraren baitan
2006tik ikertze eskaerak hazi eta prozesuaren aurkako plataformak sortu dira
Arrasate, Bermeo eta Etxebarri “Fracking gabeko udalerri” izendatu dira aurten. Honek ez du ziurtatzen bertan ez dela teknika hau erabiliko, baina udaletxeen jarrera aurkakoa izatea onuragarria da, traba handiagoak ipiniko litzaizkiokeelako Fracking-ari. Gasteiz, Eibar eta Usurbil iaz lortu zuten izenpen hau. Momentu honetan, Hego Euskal Herrian 23 udalerrik Fracking-aren aurkako mozioak onartu dituzte.
Buruhausteak sortzen dituen gaia da Fracking-arena, eta Euskal Herrian 2006tik pur-purian dago. Urte horretan, Patxi López lehendakari ohiak Arabako lur azpia arakatzea eskatu zuen, bertan gasa metatuta egon zitekeela uste baitzuen. 2008an, eskaera horiek Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara hedatu ziren. Urte batzuetan zehar, gaia albistegietatik kanpo geratu da, bigarren mailako arazoa zela atxikituta. Hala eta guztiz ere, 2011. urtean eztanda egin eta gizartera zabaldu zen, larritasuna eta kezka sortuz. Ordutik hona, plataforma batzuk agertu eta ugariak izan dira manifestazioak eta hausturaren aurkako bestelako ekitaldiak.
Haustura hidraulikoaren kontrako jarrerek 100.000 sinadura baino gehiago jaso dituzte prozesua ekiditzeko. Gaiaren inguruan gehien mugitzen direnetarikoak “Fracking EZ!” elkartekoak dira. Janire Osak, “Fracking EZ! Uribe Butroi”ko ordezkariak, honakoa deritzo lurreko proiektuaren inguruan: “Hainbat arrazoi daude Fracking-aren aurka joateko, baina gehien bat gure naturaren eta osasunaren aurka doalako”. Kontrako iritziez aparte badago aldeko jarrera ere; “yo estoy a favor de que eso siga adelante para poder sacar los recursos, que no tengamos que pagar teniéndolo nosotros aquí en España o en el País Vasco” adierazi du Jesús Sevilla De Las Fuentes Arrigorriagako PP-ko zinegotziak. Gizartearen Fracking-arekiko ustea era desberdinean ikusten dute ere: "La gente quiere que se haga porque piensa que es una creación de empleo y el bienestar de muchísimas personas", adierazi du PPko zinegotziak. "Fracking EZ!" plataformako ordezkariak, aldiz, "Hamen ez dogu gure Fracking-ik, ez hamen ez inon", baieztatu du. Haien lana "jendea kontzientziatzea" dela azpimarratu du, eta guztion artean Fracking-a gelditzea.
Gizartean zabalik daude haustura hidraulikoaren inguruko eztabaidak, baina, zein neurrirarte daki jendeak zertan datzan eta zer ondorio ekar ditzakeen?