

Iturria: Internet (google)
Ingurumen inpaktua
Ingurumena era oso bortitzean aldatuko luke haustura hidraulikoa egiteak. Eremu naturalen eta nekazal inguruen okupazioa ekarriko luke, hau da, landa eremuen industrializazioa.
Honek jende askorengan eragina izango luke. Nekazari askori, esaterako, haien lan egiteko lurrak kenduko zizkieten makineria jartzeko, eta nekazari horiek ezingo lukete orain arte bizi diren jardueratik bizi.
Inguruko biztanleentzat ere aldaketa gogorra izango litzateke, paisaia oso desberdina eta, esan daiteke, itsusiagoa bihurtuko zelako.
Aipatu behar dira baita ere bertako animaliak, edo orokorrean fauna eta flora, bizitokirik gabe geratuko liratekela eta emigratu beharko zutela. Askok ez lukete izango nora joaterik, edo besterik gabe, inguru osoa edifikatuta egoteko probabilitate handiak daude, eta animalia horiek bizitokirik gabe aurkitzean, hilko lirateke.
SISMIKOTASUNA: Haustura hidraulikoak mikroseismoak eragin ditu askotan. Nahiz eta txikiak izan, zehaztasun handiko gailuek hautematen dituzte, eta gainera, seismo txiki hauek lurrikara handiagoak piztu ditzakete, gizarteak nabarmentzeko modukoak.
Estatu Batuetan, Kanadan eta Erresuma Batuan emandako azken lurrikarak Fracking-arekin erlazionatu dira jadanik.

Iturria: Emol.chile