top of page

Izena goratzea

 

Estatu Espainiarrarentzat haustura hidraulikoa aurrera eramatean baikorra izango litzateke bai ekonomikoki eta baita politikoki ere. Askotan esan ohi da “Marca España” delako hori, baina errealitatea da oraingoz, Iberiar penintsulako lurraldea lidergotzan ustelkerian eta lapurketetan dagoela, hain zuzen ere.

 

Hori dela kausa, Fracking-ak Espainiarenizena, irudia, marka…goratuko luke. Estatu Batuetan Barne Produku Gordinari 76000 milioi euro sortarazi dizkio eta lanpostuen sorrera ekarri du, 600.000 pertsonena zehazki. Estatuak, proiektu honekin ia %30eko langabezia duen herrialde bat biratuko luke inbertsio berriak egingo liratekeelako eta jendeak lanerako eskubidea izango lukeelako.

 

Lehiakortasuna irabaziko luke estatuak, energia edukitzea merkeagoa bueltatuko litzateke eta. Espainia herri esportatzaile bat izatetik, agian, herri inportatzaile bat izatera aldatu ahalko lizatekeelako. Aldaketa klimatikoa, ingurugiroa errespetatu behar da. Hori egia da. Baina Alderdi Popularreko Arrigorriagako zinegotzi batek adierazi zuen bezala, “errepide bat egiteko mendiak suntsitu behar dira, baina gizartearen garapenerako delako”. Hauxe, momentu berdina da. Ezagutu daiteke ingurumena errespetatuz baina noraino heldu ahal den energiaren autohornitzea.

 

Lanpostuen sormena, ekonomia lasaitasuna, berrindustrializazioa…hainbateko ideiek nabarmentzen dute Fracking-a askorentzat bideragarria den proiektu bat dela. Beste batzuentzat agian ez. Apostua egin edo ez, hor dago koska. 

Iturria: Taringa

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page