top of page

Uraren kutsadura

 

Fracking metodoaren arazo handiena urarekin erlazionatutakoa da. Izan ere, asko dira uraren inguruan sortu dituen arriskuak. Hasteko, hausturarako prozesuan erabili beharreko ur kopurua oso handia da, 9.000 eta 30.000 m3 inguru putzu bakoitzeko, hain zuzen ere. Baliabide beharrezko baten erabilera neurrigabea da hau, eta beste arlo batzuetan ur eskasiak sor litzake.

 

Honez gain, urarekin nahasten diren substantzia kimikoen larritasuna kontuan hartzekoa da. 260 inguru erabiltzen dira prozesuan, eta hauetako asko toxiko, kantzerigeno edota mutagenikoak direla frogatu da. Edozein hutsegitek hondamendia ekarriko luke, milioika gizaki kutsatuz.

Iturria: IESO JOAQUIN ROMERA

Haustura hidraulikoaren planean zulo beltz batzuk daudela esan daiteke, erantzunik gabeko galderak. Hausturarako erabilitako fluidoen %15-%80 artean azalerara bueltatzen da, baina, gainerako guztia? Ba lur azpian geratzen da, akuiferoak eta azaleko urak kutsatzeko arriskua areagotuz. Fluido hauek metal astunak, hidrokarburoak edota elementu natural radioaktiboak izan ditzakete. Lur azpiko akuiferoek edateko ur hornidura publikoa elikatzen dute, eta hortaz, gizaki guztien osasuna arriskuan egongo legoke.

Erradioaktibitatea ere arazo larria izan daiteke. Lur azpian osagai erradioaktibo naturalak daude. Bertan metatuta mantetzen badira ez dago arazorik, baina hausturaren metodoa erabilita, erradioaktibitate hori mugitzeko eta lurrazalera igotzeko aukera handiak daude, eta gizakion osasunerako oso kaltegarria izan zitekeen.

Iturria: Cachicha.com

Iturria: estoesfísica.blogspot.com

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page