
Zer da Fracking-a edo haustura hidraulikoa?
Fracking-a edo haustura hidraulikoa lurrean presio handien
bitartez ohikoak ez diren gasak lortzeko prozesu bat da. Petroleoa
eta gas naturala dira gehien bat lortu nahi diren sustantziak ekintza
honekin baina bestelakoak ere eskuratzea da helburua. Prozesu
honek, haustura hidraulikoak, hainbat pausu ditu;
Lehenengoz, putzu bat zulatzen da lurrazalean bertan Fracking-arekin
hasteko eta bertatik ia 5000 metrotara behera bertikalean egiten da.
Jomuga, orain arte eskuratu ezin izan diren gas eta sustantziak edukitzea.
Bigarrenez eta lurraren zulatzea egin ostean, horizontalean jarraitzen da prozesua beste zenbait metrotan presioa (eztanda antzeko bat) sortzeko. Presio horretan erabiltzen dira %98 batean ura arearekin nahastuta eta %2an sustantzia kimiko eransgarriak.
Azken pausu bezala arroken zabaltzea gertatzen da. Gizakiak sortutako presioak arrokak askatu, banantzen ditu eta bide honekin gasak lurrazalera igotzen dira hasiera batean egin den putzua irtenbide izanik. Gasen igoerarekin eztabaida handi eta ezberdinak daude, igorritako sustantzia kimikoen %15 eta %85ekoen artean lurrera hel daitezkeelako eta ingurugiroari, segurtasunari eta osasunari eragin.
Fracking-aren jaiotza Estatu Batuei dagokie, 1860an lehenengo ekintzak jazo ziren eta. Prozesua antzekoa izan da denboran zehar (zulatze bertikala 400 eta 5000 metroren artekoa) eta 2011rarte 2,5 milioi haustura egin dira. Herrialde amerikarrean adibidez, haustura hidraulikoa %40 batean hasi eta ohikoa bilakatu da. Frantzian ordea, debekatuta dago sor ditzakeen ondorioak seismoetara hel daitezkeela jakin delako (EEBBn dagoeneko gertatu dira lehen kasuak).
Ekologisten eta zenbait plataformen iritzia kontrajarria da (Fracking EZ, Ekologistak Martxan etab.) kutsadura atmosferikoa, animalien eta gizakien kaltetzea eta beste zenbait argudio atxikitzen diotelako prozesu industrialari. Aproba egin edo ez egin?




Iturria: Villaneila
Iturria: Villaneila
Iturria: "Anaya Anitza" biologia liburua
Iturria: UVA.org