
Kutsadura atmosferikoa
Aire kutsadura hiru era nagusietan ematen da. Lehenengoa eta garrantzitsuena haustura prozesuan ematen diren isuriak. Gehienak metano ihesak dira, MIT-en (Massachusetts Institute of Technology) arabera, baina bestelako isuriak ere badaude: partikulak, sulfatoak, NOx, CO2 eta karbono monoxidoa.
Bestalde, hondakin-ura metatzen den tokiko “ebaporazio-putzuetan” benceno izeneko agente kantzerigenoa topatu da. “Ebaporazio-putzu” hauek lurrun kutsatuta igortzen dute beraz airera, eta denok agente indartsu hau arnasteko arriskua izango genuke.


-
BEROTEGI-EFEKTUA:
Atmosferara doazen metano ihesak %4koak direla frogatu dute Colorado-ko Unibertsitatearen eta NOAA-ren (National Oceanic and Atmpospheric Administration) ikerketek. Datuaren garrantzia ulertzeko esan beharra dago metanoak karbono dioxidoa baino 25 aldiz eragin handiagoa duela berotegi-efektuan.
Azkenik, plataforma bakoitzeko beharrezkoak diren ibilgailuen kopurua izugarria da. 4.000 eta 7.000 bidaia inguru behar dira makineria eta abar garraiatzeko, eta instalazio propioak sortzen duen kutsadurari gehituta, zonaldeko atmosfera oso minduta geratuko litzateke.
Iturria: Híbridos y eléctricos
Iturria: seaecotecnias.blogspot.com