
Fracking-a Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoan 17 esplorazio-baimen eman dizkio Espainiako Estatuak SHESA ( Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.) enpresari. Hauetako 8 gas konbentzionalerako dira eta 9 gas ez-konbentzionalerako. Esplorazio hauek dira haustura hidraulikoa egingo den edo ez zehaztuko dutenak. Esan beharra dago probintzia guztietan ez duela eragin berdina izan hausturak edo bere aurretiko ikerketa prozesuak:

Iparralden (Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoa) ez dago arazorik, Frantziako Estatuan Fracking-a debekatuta dagoelako.
Gran Enara proiektua: Araban dauka eragin handiena, nahiz eta Bizkaia, Nafarroa, Kantabria eta Burgosen ere eragin. 5 baimenek osatzen dute; Enara, Usapal, Mirua, Usoa eta Angosto1.
324.800 hektarea baino gehiagotan esplorazio baimena eman da.
Bizkaian Gran Enara, Geminis eta Saia Baimena esplorazio-proiektuak onartuta daude.
3 baimen daude Nafarroako lurrak aztertzeko: Aquiles, Quimera eta Pegaso.
Nafarroako Gobernuak Fracking-aren aurkako lege forala onartu zuen, baina Ministroen Kontseiluak errekurtsoa aurkeztu eta legea atzera bota zen.
Gipuzkoa Fracking-ik gabeko probintzia da. Ekainean asketzat jo zen Bildu, PSE eta PPren babesa jasotzean.
Ekologisten informazioaren arabera, une honetan dauden ikerketa baimenek eta eskatutako zundaketek lurraldeen eremu hauek hartzen dituzte:
ARABA: %88
BIZKAIA: %77
NAFARROA: %14
FRACKING EZ!
Asko dira Euskal Herrian sortu diren plataformak eta mugimenduak Fracking-aren aurka. Fracking Ez Araba, Fracking Ez Bizkaia eta Fracking Ez Nafarroa dira oihartzun gehien sortu dutenak.
Hauek haustura hidraulikoaren aurka borrokatzen dute, manifestazioak eginez edo bestelako mugimenduak egiten. Hitzaldi informatiboak ere eskaini dira biztanleria jakinaren gainean egon dezan.
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() |