
Politika autohornitzailea
Ekonomian diruak garrantzi handia du, hori ukaezina da. Hori bai, badaude ezinbestekoak izan daitezkeen hainbat puntu eta bat hornitzeko gaitasuna da. Espainiak, 1970. urtean zuen PIB-a edo euskeraz BPG-a (Barne Produktu Gordina) %34 batean kokatzen zen. Hau da, Espainiako ekonomiaren %34a herrialdeak berak zituen faktore eta produkziorako gaitasunean finkatzen ziren. Orain, egoera oso ezberdina da.
Azken urteotako BPG-a estatuan %13an kokatzen da eta 20 puntu baino gehiagoko beheraldia sufritu da. Jaitsiera hau gelditzeko ere eskeini da proiektutzat Fracking-a. Fracking-ak dakigunez, gas, petrolio eta zenbait produktuen agerpenaren hasiera izango litzateke. Gainera, bigarren sektorea, industriarena, berreraikiko luke zerbitzuen sektorea lidergotzan dagoen une batean.
Rafael Miranda Robredoren hausnarketetan oinarritzen
da idatzitakoa, Endesa Fundazioaren presidentea eta
APDko (Zuzentasuneko Garapenaren Elkartea euskeraz)
ordezkari nagusiena. Haren ustez, jazo den azken
krisialdia ondoen jasaten gai izan diren herrialdeak
industriarekiko apostua egin dutenak izan dira.
Andoni Aldekoak, Bilboko Udaletxeko Zuzendaritza
gabinetearen buruak, Euskalduna Jauregian urrian
egin zen ekonomia topaketan azpimarratu zuen hiriek
ere eskua altxatu nahi dutela berrindustrializazio baten
alde eginez, izan ere, Bilbok BPG-a 19 puntutan kokatzen du turismoaren arabera baina %27a (turismoak baino gehiago beraz) industriak sortzen du.


Iturria: Ekonomia.elpaís.com