top of page

Garapen ekonomikoa

 

 

Gaur egun, zenbait plataforma dira adierazten digutenak Fracking-aren ondorio

eta efektuak larriak edota bortitzak izango liratekeela. Hala ere, zenbait argudio

daude haustura hidraulikoa onartzeko.

 

Estatu Espainiarrean, kontsumitzen diren hidrokarburoen %99,8a beste herrialdeetatik erosirikoa da Industria ministroa den José Manuel Soriak esan duenez. Petrolio bidoi bakoitzak, egunean, 100 dolar inguruko gastua du eta urtean 37000 milioitako eskaera ekonomikoa bihurtzen da. Soriak urriaren 30ean Bilbon emandako hitzaldi batean komentatu zuenez, Espainiak 100 milioi euro xahutsen edo bidaltzen ditu bestelako herrietara egunero petrolioaren eta gasaren truk.

 

Idatzitako datu hauei Europa eta Mundu mailakoek jarraitzen diote, Fracking-a aurrera eramateko. Estatu Batuetan adibidez, haustura hidraulikoa bideratzen denetik gasaren prezioa %44 batean jeitsi da, Europan %23an igo den bitartean. Estatua kontinente zahar mailan begiratuz gero, datuak azpimarragarriak dira: Etxebizitza espainarretan gas eta elektrizitate gastuak Europako seigarren posturik altuenean kokatzen dira.

 

Une esanguratsu honetan aurkitzen da Espainia, zeinetan erabaki behar den edo EEBB-k baino lau aldiz gehiago ordaintzea gasagaitik (hainbaten artean) ala apustu makroekonomiko bat egin, Espainiak, haustura hidraulikoaren proiektuarekin diru gehiago esportazioan xahutu ez dezan eta herrialde autohornitzaile bihurtzeko gai izan dadin.

Iturria: Acertijos y más cosas

Iturria: Espainiako Gobernuko web orria

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page